Menu

EMAKUMEAK SAREAN

Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional erakundeak emakumeen lana sarean babesten du, generoaren behar praktikoen eta interes estrategikoen alde borrokatzeko bada eta kontzeptu horiek giza garapen prozesuen plangintzarako erabiltzen badira.

Gure lan ardatzak ondorengoak dira: generoaren berdintasuna, giza eskubideak eta herritartasun unibertsala, ingurumena nahiz garapen iraunkorra, gizarte eraldaketarako heziketa, garapen partekatua eta boluntariotza.

Nazioarte Elkartasuna erakundeak emakumeen giza eskubideak defendatzeko konpromisoa du eta, aldi berean, generoaren berdintasuna errealitate bihurtu nahi du, ez bakarrik agindu moral bezala. Ildo horri eutsiz, pertsona ororentzat oparotasuna eta ongizatea sustatzeko modua da. Horregatik, gure erakundeak esku hartzen duenean, genero harremanak kontuan hartuta, ezagutzak sortzen dira eta zapalkuntza baldintzen inguruan sakontzen da. Halaber, gizonen eta emakumeen artean giza eskubideak betetzean berdintasunik eza dagoela antzematen da. Eremu desberdinetan, erabakiak hartzean eta esku-hartzeak garatzen diren espazioetan emakumeen partaidetza sustatzen dugu; horrez gain, emakumeak eskubideen subjektuak izatea eta horiek aske erabiltzeko bereganatzea bultzatzen dugu.

Jarduteko orduan, batetik, sareetan partaidetza eta, bestetik, beste erakundeekin partekatuko hausnarketa, gure erakunde
zereginaren eta ikuspegiaren eremuan beti lehentasuntzat jo ditugu. Horrez gain, bide baliotsua da lana indartzeko, inpaktua sendotzeko, gaitasunak elkartasunerantz mugiarazteko eta hainbat eremutan, besteak beste, nazioarteko kooperazioan, gizarte eraldaketarako hezkuntzan eta garapen partekatuan eraginkortasuna eta eragina hobetzeko.