Menu

Guatemala

Indarkeriarik gabeko biziaren aldeko emakumeen giza eskubidea.

Guatemala feminizidio gehienak gertatzen diren Latinoamerikako herrialdea da. Ildo horri eutsiz, indarkeria matxistaren ondoriozko biktimen kopurua oso kezkagarria da eta urte askoz zigorgabetasunez tratatu da.

Hala eta guztiz ere, aurrerapausoak finkatuz doaz.

Begira zer aurrerapauso eman diren:

Sololán emakumeen 2 udal sare sortu eta sendotzea.

Emakumeen 2 udal sare sortu eta sendotzea, 1 San Lucas Tolimánen eta 1 San Andrés Semetabajen. Sare bakoitzak buru bezala emakumea du eta udalerriko erkidego bakoitza ordezkatzen du. Bere helburua legeak adierazten dituen ildoetatik herritarren partaidetzaz baliatzea da. Horrez gain, udal eremuan emakumeen eskubideak betetzeko eragin politikoa lortu nahi da.

Sololáko erkidegoetako emakume liderrak prestatzea.

Erkidegoaren eta udalerriaren eremuan herritarren partaidetza guneetan karguak betetzeko erkidegoko emakume liderrak prestatzea.

San Lucas Tolimán-Sololán gizarte arreta, psikologikoa eta legezko laguntza genero indarkeriatik bizirik atera diren emakumeentzat (120 kasu azkeneko 5 urteetan).

Gizarte arreta, psikologikoa eta legezko laguntza genero indarkeriatik bizirik atera diren emakumeentzat; batez beste 120 kasuri arreta eskaini zaio urtero azkeneko 5 urteetan. Genero indarkeriaren aurrean arreta integralerako zentroa San Lucas Tolimánen dago eta AMLUDI emakumeen elkarteak kudeatzen du.

Sololán genero indarkeriaren biktimei arreta eskaintzeko deribazio sarea indartzea.

Biktimei Arreta Eskaintzeko Deribazio Sarea sendotzea; bertan erakunde publikoak (fiskaltzak, ospitaleak, besteak beste) eta genero indarkeriaren arretarako GKEak elkartzen dira. Bere helburua egiazko deribazioa koordinatzea da, batetik, baliabideak maximizatu eta, bestetik, delituaren biktimei arreta integrala bermatzeko. Nolanahi ere, bereziki genero indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei erreparatuko zaie

Sololán genero indarkeriari eta berdintasunez parte hartzeari buruzko erkidegoaren behatokia sortzea.

Genero indarkeriari eta berdintasunez parte hartzeari buruzko erkidegoaren behatokia sortzea. Izan ere, tokiko errealitatearen inguruko datuak sortuko ditu. Behatokia San Lucas Tolimán eta San Andrés Semetabajeko erkidegoetako emakume eta gizon boluntarioetan oinarritzen da. Horiek informazioa jaso eta sistematizatzen dute, txostenak sortu ahal izateko. Gero, eragin politikorako bitarteko bihurtzen dira.

Sololáko funtzionario publikoak prestatzea, genero indarkeriaren arretarekin zerikusia badute.

Genero indarkeriaren arretarekin zerikusia duten funtzionario publikoak (bake epaileak, udal gaietako epailea, beste udal bulego batzuetako langileak, polizia nazional zibila, osasun langileak) prestatzeko urteko zikloak. Helburua genero indarkeriaren salaketa ibilbideak eta indarreko legeriaren aplikazioa aditzera ematea da.

Sololáko irakasleak, ikasleak eta familien gurasoak genero indarkeria prebenitzeko orduan prestatzea.

San Lucas Tolimán, San Andrés Semetabaj, Santiago Atitlán eta Sololáko buruan Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 16 ikastetxetako irakasleak, ikasleak eta familien gurasoak genero indarkeria prebenitzeko prestatzea.

“Hemen kontatuko dizkizugu sakonago azkeneko urteetako lanak:
“Indarkeriarik gabeko biziaren aldeko emakumeen giza eskubidea”
Deskargatu txostena edo, nahiago izanez gero, hemen ikus dezakezu.

Eurek kontatuko digute

Garrantzitsua da bildu eta espazioa sortzea, baita hitza erabakitzen ari den guneetara eramatea ere.
Egon nahi dugu, erabaki ere bai.
AMLUDI Guatemalako emakumeen elkartea.

GUATEMALA ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN BERDINTASUN POLITIKEI BURUZKO TOPAKETA ETA EZTABAIDA GUNEA

1. GUATEMALA-EUSKADI NAZIOARTEKO TOPAKETA
Hain desberdinak ez diren errealitateen arteko topaketa
Genero indarkeriaren aurka borrokatzeko orduan berdintasunaren eta partaidetzaren arlo publikoetan taldean ikasteko esperientziak trukatzea.