Nicaragua
Emakumeen giza eskubideen alde lanean.
Nikaragua Latinoamerikako bigarren herrialderik pobreena da Haitiren ondoren. Atlantikoaren iparraldean biztanleen % 70 baino gehiago oso pobrea da eta, gainera, kokapenarengatik urakanekiko zona sentibera da. Hondurasekin eskualde mugakidean legez kanpoko merkataritza, armen trafikoa eta haurren ustiapena ugariak dira.
Baldintza horiek genero indarkeriaren tasa altuak sustatzen dituzte. Baina, aldi berean, emakumeak elkartuak egotea bultzatzen da eta eskubideak urratzearen aurkako borroka sendotuta dago.
Tokiko bi bazkiderekin lanean dihardugu
partaidetza politiko eta ekonomikoa sustatzeko, genero indarkeria prebenitzeko, sarean antolaketa bultzatzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko. Bi tokiko bazkiderekin lanean ari gara.