Menu

Senegal

Emakumeen eskubideen etxea

Kébermerko Departamentuan, Louga eskualdean (Senegal), emakumeen giza eskubideak sustatu eta lortzea.

Generoaren desberdintasunak eta gizonen nahiz emakumeen arteko desorekak Senegalen errealitatea dira eta horrek emakumeen giza eskubideak sustatu eta lortzearen alde lan egitera bultzatzen gaitu. Eta esparru horretan proiektuaren zentro dinamizatzailea, Emakumeen Eskubideen Etxea.

Erakunde esparru koordinatuaren bitartez jabekuntzarako eremua, baita eskubide zibilak eta politikoak ezagutzekoa ere. Helburua emakumeak babestea eta modu autonomo nahiz iraunkorrean baliabide ekonomikoak lortzearen aldeko borroka erraztea da.

Honakoak ditugu laguntzaile:

Kébémerko Departamentu Kontseilua, Kébérmerko Udala, Senegalgo legelarien elkartea eta proiektuan nahasitako bestelako erakundeak, bai publikoak, bai pribatuak: Kébémerko Erkidegoko Garapen Elkarteen Federazioa (FADEC), Erkidegoaren Ekonomia Garapenerako (ADEC) 32 elkarte laiko eta apolitikoetan multzokatzen diren landa eremuko pertsonek osatutakoa; Kébémer eta Louga Departamenduko 250 herri batzen dira. Guztira FADEC erakundeak 15.000 bazkide baino gehiago ditu eta horietatik % 62 emakumeak dira. Halaber, Garapenerako Kooperazioaren Euskal Erakundea eta Dakarko Emakume Legelarien Elkartea izan dira.